Skip to main content

Zer dira interferentziak? Eta zer egin gertatzen direnean?

Gure WiFi sarean kontuan izan beharreko beste alderdi bat jasotako seinalearen kalitatea da; izan ere, gerta liteke seinale-maila oneko (5 seinale-barratik 3 edo gehiago dituena) WiFi sare batera konektatuta egotea, eta, hala ere, sarearen errendimendua txikia izatea. Hori gertatzen bada, litekeena da seinalea hondatua egotea interferentzien edo saturazioaren ondorioz.

WiFi sarean interferentziak gertatzen direnean, seinalea narriatu egiten da beste seinale-iturri batzuen eraginez; seinale horiek askotariko gailuek eragiten dituzte, hala nola haririk gabeko telefonoek, haurrak zaintzeko gailuek, mikrouhin-labeek eta, oro har, haririk gabeko gailuek. Askotan, elementu horietatik hurbil, nabarmen narriatzen da seinalea. Horregatik, haririk gabeko gailurik izanez gero, WiFi sarea erabiliko den eremuetatik urrun jarri behar dugu. Haririk gabeko elementuren bat sarean interferentziak sortzen ari den jakiteko modu bat da elementua itzaltzea eta gailua itzalita dagoela zer gertatzen den ikustea.