Partikularrak

Autonomoak eta Enpresak


Enpresa Handiak

Autonomoak (1-4 langile)

Deitu

Logo K White EU
Logo K White EU
Zuntza + Mugikorra
Mugikorrak
Logo K White EU
LaguntzaBezero gunea
900 825 464

iPhonea autonomoentzat Euskaltelen

Marka gustukoenak

Iragazkiak

Profesionalen iPhoneen inguruko ohiko zalantzak

Bai, iPhone-a kendu dezakezu zure zergetan, lanerako erabiltzen baduzu.

  • BEZa: kengarria da, lanerako erabiltzen duzula justifikatzen duzun heinean (% 100 bitarte, lanerako bakarrik erabiliz gero).
  • PFEZa/Amortizazioa: gastu kengarri gisa har dezakezu, bai eta zenbait ekitalditarako inbertsio amortizagarri gisa ere.
  • Aholkua: gorde beti Euskaltelek zure jardueraren izenean bidaltzen dizun faktura xehea, zure gestorian aurkezteko.

Zure sektorearen premien arabera hautatu beharko duzu:

  • iPhone 17: aukerarik orekatuena da autonomia handia, eguneroko zereginak bizkor egitea eta dei eta mezuetarako fidagarritasuna behar dituzten autonomoentzat.
  • iPhone 17 Pro eta iPhone 17 Pro Max: gomendagarria da zure lanean potentzia grafiko handiagoa, bideoen edizioa, aplikazio exijenteak eta landa-lanetarako eta edukia sortzeko kamera profesional teleobjektiboduna behar badituzu.
Zure iPhone-a epeka eta hasierako ordainketarik gabe eskuratu dezakezu, kostua Euskaltelen duzun tarifa profesionalari lotutako hileko kuotatan banatuz. Hala, zure negozioa deskapitalizatzea saihestuko duzu, eta teknologiarik onena erabiliko duzu lehen egunetik bertatik.
iPhone-ak topera aprobetxatzen du Euskaltelen zuntz-sarea eta 5G estaldura mugikorra: deskarga-abiadura handiena, latentzia baxua eta dei garbi-garbiak eskaintzen dizkizu bai Euskadin eta Nafarroan, bai estatuko eta nazioarteko roamingean.

Zure lanaren eta emango diozun erabileraren arabera, bai. Deiak egin eta jasotzeko bakarrik behar baduzu mugikorra, iPhone bat ez da egokiena zuretzat. Baina luze iraungo dizun eta aplikazioak erabiltzean arintasuna emango dizun telefono fidagarri bat behar baduzu, baliteke iPhone-a aproposa izatea zuretzat.

Ohiko fakturazio-tresnak, CRM, banka eta proiektuen kudeaketa (adibidez, Holded, Notion, Slack, WhatsApp Business, Canva eta Google Drive) ongi optimizatuta egon ohi dira iOS-erako.

Gainera, mugikor seguru bat da, enkriptatze aurreratua duena banku-datuak eta bezeroen informazio konfidentziala babesteko eta legeak betetzeko (adibidez, DBEO).

Eta zure negozioa sare sozialetan sustatzeko bideo eta argazkiak egiten badituzu, asko gustatuko zaitu iPhone-aren kamera.

Autonomoentzako eta negozioetarako iPhone-a: ahalmena eta segurtasuna zure negoziorako

Zure kontura lan egiten duzunean, zure smartphonea bulego bilakatzen da. Autonomoentzako iPhone-a behin betiko lan-tresna da. Izan ere, konbinazio ezin egokiagoa eskaintzen du: errendimendua, zure datuentzako segurtasun-mailarik handiena eta bezeroak, onlineko banka, fakturazioa eta hornitzaileak kudeatzeko behar duzun egonkortasuna.
  • Errendimendu profesionala eta autonomia: Apple prozesadoreek erabateko arintasuna bermatzen dute multiatazan, bideodeietan eta kudeaketako aplikazioetan, batere moteldu gabe. Gailuaren bateriari dagokionez, bulegotik kanpo lanaldi luzeak jasateko diseinatu da.
  • Segurtasuna eta pribatutasuna zure bezeroentzat: Muturretik muturrerako zifratzeak eta Face ID funtzioak zure negozio, kontratu eta aurrekontuetako informazio sentikorra babesten dute galera eta lapurretetatik.
  • Kalitate profesionaleko kamera: Primerakoa da fakturak argi-argi eskaneatzeko, proiektuak dokumentatzeko, produktuen argazkiak ateratzeko eta zure enpresaren sare sozialetarako eduki zirraragarriak sortzeko.
  • Apple ekosistema produktiboa: Sinkronizatu unean bertan kontaktuak, oharrak eta egutegiak iPhone-aren, Mac-aren eta iPad-aren artean.
  • Ezagutu Euskaltelek autonomoentzat dituen iPhone-en eskaintzak: Euskadin, Nafarroan eta Errioxan dugun 5G sarearekin batera, martxan izango duzu negozioa beti.
    iPhone para autónomos

    Autonomoentzako iPhone-aren finantziazioa Euskaltelekin: zure neurrirako kuotak

    Zure negozioaren digitalizazioan inbertitzeko, ez da nahitaezkoa hasieran diru asko gastatzea. Euskaltelek autonomoentzako mugikorrak finantzatzeko duen zerbitzuari esker, iPhone-rik berriena estreina dezakezu hileko epe erosoetan ordainduz:
    1. Zure faktura profesionalaren barnean sartzen dira kuotak: epekako ordainketa zure telekomunikazio-tarifarekin bateratzen dugu, zure kontabilitatea eta gastuen kudeaketa errazteko.
    2. Doako bidalketa: lehen unetik bertatik aurreztu dezazun, bidalketa gure kontu. Euskaltelen zerbitzua duzun tokira bidaliko dizugu iPhone berria, doan eta modu seguruan
    3. Tokian tokiko euskarria eta arreta espezializatua: gertuko tratua eskaintzea da Euskaltelen ezaugarrietako bat. Aholkurik behar baduzu edo autonomoentzako zure iPhone-ari buruzko zalantzaren bat baduzu, zure esanetara gaude.
    iPhone 18 para autónomos
    Gehien bilatzen dena
    Zuntza, 2 Mugikor GB ∞ eta FinkoaZuntza 1Gb, 2 Mugikor GB ∞ eta FinkoaZuntza, 2 Mugikor 30GB eta FinkoaZuntza 1Gb, 2 Mugikor 30GB eta FinkoaMultiegoitza

    © Euskaltel, S.A.U 2026

    Informazio legalaLege-oharraPribatasun politikaCookieen politikaZerbitzu kalitateaGatazkak konpontzeko plataformaEtikako kanala
    defaultLayout.trustImageAltdefaultLayout.trustImageAlt