Partikularrak

Autonomoak eta Enpresak


Enpresa Handiak

Autonomoak (1-4 langile)

Deitu

Logo K White EU
Logo K White EU
Zuntza + Mugikorra
Logo K White EU
LaguntzaBezero gunea
900 825 464

Mugikorrak autonomoentzat

Marka gustukoenak

Iragazkiak

Autonomoentzako mugikorrei buruzko galderak

Honako puntu nagusi hauek hartu behar dira kontuan:

  1. Prezioa: gogoan izan Euskaltelek kuota erosotan finantzatzen duela.
  2. Bateria: kargagailuaren mende ez egoteko egunean zehar.
  3. Prozesadorea: kudeaketako, bankuko eta bideodeietako aplikazioak arin ibil daitezen.
  4. Segurtasuna: batik bat bezeroen datuak eta fakturak kudeatzen badituzu mugikorrean.

Kontuan eduki behar da zer behar duzun eta nola egiten duzun lan.

  • Noiz da gomendagarria iPhone bat?: dagoeneko Mac edo iPad bat baduzu, errazago sinkronizatuko baituzu iPhone batekin.
  • Noiz da gomendagarria Android bat?: askotariko prezioak eta pertsonalizazio-aukerak bilatzen badituzu; izan ere, Androidek aukera oso lehiakorrak eskaintzen ditu prezio-tarte guztietan. Gogoan izan Euskaltelen autonomoentzako iPhoneak eta Androidak ditugula; aukeratzen lagunduko dizugu, zure kasuaren arabera.
Bai. Euskaltelek eskaintzen dituen telefono mugikorretako askok badute dagoeneko SIM fisiko edo eSIM bikoitza. Horri esker, linea profesionala eta pertsonala bereizi ahal izango dituzu, bi terminal gainean eraman gabe. Gure katalogoko gailu bakoitzaren fitxan duzu haien ezaugarrien berri.
Bai, Euskaltelekin, hileko kuotatan finantzatu dezakezu mugikorra zure fakturan, hautatutako modeloaren arabera. Eskura ere ordaindu dezakezu, nahiago baduzu.
Zure lan-jarduerarako erabiltzen baduzu, gastu kengarritzat jo daiteke, erabilera profesionalaren ehunekoaren arabera. Gorde Euskaltelen faktura eta galdetu zure gestorian, behar den moduan aplikatzeko.

Autonomoa bazara, mugikorra funtsezkoa da zure negoziorako

Autonomo batentzat, mugikorra jada ez da telefono soil bat, askoz gehiago baizik: agenda, zerbitzu-katalogorako argazki-kamera, eskaerak jasotzeko eta aurrekontuak bidaltzeko erabiltzen duen posta-helbidea, bezeroak artatzeko baliabidea…. Tira; bulego eramangarri bilakatu da. Horregatik, mugikorra erosi aurretik, merezi du, diseinuari bakarrik begiratu gabe, lanean zer behar duzun kontuan hartzea. Prozesadorearen eta RAM memoriaren ahalmenak erabakitzen dute mugikorrak ongi jasango duen zenbait aplikazio —kudeaketa, banka, WhatsApp Business, posta— aldi berean irekita edukitzea, gehien behar duzunean moteldu gabe. Bateria ere funtsezkoa da: bezeroak bisitatu, deiak egin eta posta kontsultatu beharko duzun lanegun batek ez luke entxufe bat aurkitzearen mende egon behar. 5G konektagarritasunak ere eragina du eguneroko lanean; batez ere, fitxategi astunak bidaltzen badituzu, bideodeiak egiten badituzu bezeroekin eta ordainketak kudeatzen badituzu mugikorraren bidez atzera eta aurrera zabiltzanean. Eta, segurtasunari dagokionez, datu-zifratzeak eta desblokeo biometrikoak bezero eta kontratuen informazioa babesten dute; izan ere, askotan, telefonoan gordeta geratzen zaigu oharkabean. SIM edo eSIM bikoitzaren funtzioa gero eta gehiago erabiltzen da; hari esker, bereiziak izango dituzu autonomo gisa duzun telefono-zenbakia eta zure zenbaki pertsonala. Abantaila bistakoa da: ez dituzu bi mugikor eraman beharko gainean. Hala, lana burutik kendu ahal izango duzu ordutegiz kanpo, baina ez duzu jakinarazpen garrantzitsurik huts egingo lanaldian. Gama desberdinetako smartphoneak hautatzen ditu Euskaltelek, zure jarduera profesionalaren eskakizunen eta zure aurrekontuaren arabera aukeratu dezazun.
Móvil para autónomos

Nola aukeratu zure negoziorako mugikor egokia

Autonomo guztiek ez dute gauza bera behar mugikorrean. Horregatik, ongi hautatzeko, zertarako erabiliko duzun identifikatu behar duzu lehenbizi. Zure jarduera komertziala edo jendaurrekoa bada —denda, ile-apaindegia, bulegoa—, ziurrenik asko baloratuko duzu luze irauten duen bateria bat, bai eta argazki-kamera on bat ere, zure sare sozialak kudeatzeko. Horretarako ez duzu merkatuko gamarik altuena behar: badituzu gama ertaineko mugikorrak, autonomoentzako aproposak. Kanpoan lan egiten baduzu ere —bisitak, konponketak edo instalazioak—, iraupen luzeko bateria bat eta estaldura ona (adibidez, Euskaltelekoa) beharko dituzu; eta, kasu batzuetan, urarekiko eta hautsarekiko erresistentzia prozesadorearen gehieneko potentzia baino garrantzitsuagoak izango dira. Aldi berean zenbait proiektu batera kudeatzen dituztenentzat, mugikorraren bidez fakturatzen dutenentzat eta bezeroekin etengabe bideodeiak egin behar dituztenentzat, aldiz, komenigarria da gama altuagoko telefono bat: memoria handiagoa, prozesadore hobea eta aparteko ahaleginik gabe zenbait aplikaziorekin lan egitea errazten duen pantaila. Erabilera argi duzunean, aurrekontua ikusi behar da. Euskaltelen, zure faktura profesionalean sartuko diren hileko kuotatan finantzatu dezakezu mugikorra, diru-kopuru handirik ordaindu gabe ordainketa bakar batean. Gure katalogoan fabrikatzaile nagusien gailuak dituzunez, ongi datorkizun mugikorra aurkituko duzulakoan gaude. Kontua ez da mugikor garestiena edo merkeena erostea, baizik eta zure negozioaren eskakizun zehatzetara ongien egokitzen dena erostea. Zalantzak badituzu zure jarduerarako egokiena izango den modeloaren inguruan, irizpide teknikoak kontuan hartuz konparatzen lagunduko dizu Euskaltelek, irizpide komertzialetara mugatu gabe.
Móviles financiados para autónomos
Gehien bilatzen dena
Zuntza, 2 Mugikor GB ∞ eta FinkoaZuntza 1Gb, 2 Mugikor GB ∞ eta FinkoaZuntza, 2 Mugikor 30GB eta FinkoaZuntza 1Gb, 2 Mugikor 30GB eta FinkoaMultiegoitza

© Euskaltel, S.A.U 2026

Informazio legalaLege-oharraPribatasun politikaCookieen politikaZerbitzu kalitateaGatazkak konpontzeko plataformaEtikako kanala
defaultLayout.trustImageAltdefaultLayout.trustImageAlt