FLL BIZKAIA

First Lego League (FLL) Euskadin antolatutako robotikako lehenengo nazioarteko txapelketa da, Innobasquek eta Euskaltelek antolatua. 1998an sortutako ekimen bat da, eta aspalditik egiten da, hainbat herrialdetan. Aldi berean egiten da mundu osoan, eta tresna bikaina da gazteak motibatzeko eta zientziarekin eta teknologiarekin dibertitu eta hunkitu daitezen laguntzeko, eta, aldi berean, berrikuntzaren eta sorkuntzaren balioak sustatzeko.

informazio gehiago

GameGune DONOSTIA

eSport-en Europa mailako lehiaketa bat da Gamegune. Hasiera batean Euskal Encounterren barruan izan zen, baina ekitaldi bereizi gisa garatu da azken edizioetan. Joko hauetan egin izan da lehiaketa: Counter-Strike 1.6, Quake III, Starcraft II, CS:GO, League of Legends eta Hearthstone, azken edizioan.

Hainbat lekutan egin da: Bilbao Exhibition Centerren, Euskalduna Jauregian, Guggenheim Bilbao museoan, eta Mexiko Hiriko Kirol Jauregian eta Banamex-en.

informazio gehiago

Azkena Rock Festival GASTEIZ

Aurten ere babestu du Euskaltelek Gasteizko Azkena Rock Festivala.
30.306 lagun elkartu dira Mendizabalan 2016ko jaialdian.
The Who taldearen emanaldia izan da ekitaldi aipagarriena. Zirrara bizia eragin zien britainiar talde mitiko horrek Azkena Rocken zeudenei, eta denen gogoan geratuko dira kontzertu horretako 90 minutuak.
Aipatzekoak dira, halaber, Australiako Radio Birdman, The Vintage Caravan eta Imelda Mayren emanaldiak, bai eta Marky Ramone eta bere Blitzkrieg 40 Years of Punkena ere. Lehendik ere egona zen jaialdi horretan Imelda May, 2010eko jaialdian hain juxtu ere.
2017ko ekainaren 23an eta 24an egingo da hurrengo Azkena Rock Festival jaialdia.

informazio gehiago

BBK liveBILBO

Besteak beste Euskaltel babesle zuela egin da hamaikagarren Bilbao BBK Live jaialdia, Bilboko Kobetamendin.
102.865 lagun hartu ditu jaialdiak, non Arcade Fire, Pixies, Grimes, New Order, Churches eta beste askok jo eta abestu duten.
Musikari eta dantzari eskainitako "Basoa" saioa izan da aurtengo jaialdiaren zer aipagarrienetako bat. Ikus-entzuleen esperientziak aberastea zuen xede saioak.

Bikaina izan da Bilbao BBK Liveko giroa, bai Bilbokoa bai festa-eremukoa, eta ekitaldi ugari egin dira aste osoan.

informazio gehiago

MAKINA ERREMINTAREN BIENALABILBO

Euskaltel Konekta Fundazioak Makina Erramintaren bienalaren 30. edizioan parte hartuko du. BECen izango da berriz, maiatzaren 28tik ekainaren 1era bitartean.

Fabrikazio aurreratu eta digitaleko teknologia-sektorearen ezaugarri nagusia berrikuntzaren aldeko joera nabarmena da. Nahitaezkoa du azken aurrerapen teknologikoen abangoardian egotea bezeroen hobekuntza-beharrak aseko baditu, kontuan hartuz, gainera, ekonomiaren sektore estrategikoak dituela bezero nagusi. Euskaltel Konekta Fundazioak zenbait adituren hitzaldiak eskainiko ditu, ingurune industrialetako segurtasunean eta Big Datako edukien eremuan izandako azken aurrerapenen berri emateko.Bi Fast Talk-ak Big Datari buruzko izango dira.

informazio gehiago