Partikularrak

Autonomoak eta Enpresak


Enpresa Handiak

Partikularrak

Deitu

ES
EU
Vector
Vector
Zuntza + Mugikorra
Vector
LaguntzaBezero gunea
900 825 470

Netflix Euskaltelen

Jarraian, Netflixi buruzko zalantza ohikoenetarako erantzunak emango dizkizugu, zalantzak azkar argitu eta plataformaren abantaila guztiak aprobetxa ditzazun.

Zer da Netflix?

Streaming plataforma

bat da Netflix, aukera ematen duena hainbat eduki ikusteko Internetera konektatutako gailuetan.  Arrakasta klasikoetatik azken nobedadeetaraino, Netflixek etengabe eguneratzen ditu edukiak.

Deskargatu zure telesail eta film gogokoenak, konexiorik gabe ere ikusi ahal izateko, nonahi zaudela ere.

Nola kontratatu dezaket Netflix Euskaltelekin?

Jarri gurekin harremanetan

, eta zure Infinity tarifarekin edo etxeko zuntza barne duen beste tarifa batekin behar duzun plana aukeratzen lagunduko dizugu.

Netflixeko zer plan kontratatu ditzaket Euskaltelekin?

Hiru plan dituzu aukeran:

Netflix Estandar iragarkiduna:

  • Plan horretan publizitatea sartzen da, eta Netflixen film, telesail eta joko gehienetara sartzeko aukera ematen du.  🔒Film, telesail edo jokoren bat ez bada sartzen harpidetza-mota honetako katalogoan, giltzarrapo baten ikono batekin identifikatua agertuko da, ez dagoela erabilgarri adierazteko.
  • Edukiak 2 gailutan ikus ditzakezu aldi berean.
  • Edukia bi gailu bateragarritan bateradeskargatzeko aukera.
  • Bereizmena: 1080 p (Full HD)

Netflix Estandarra:

Netflix Premium:

  • Nahi adina film, telesail eta joko, eta iragarkirik gabe
  • Edukiak lau gailutan aldi berean ikus daitezke.
  • 4K bereizmena (Ultra HD) + HDR
  • Edukiasei gailu bateragarritan bateradeskargatzeko aukera.
  • Zurekin bizi ez diren beste bi harpidedun gehitzeko aukera.
  • Netflixen audio espaziala

 

Zer gailutan ikus dezaket Netflix?

Netflixekin, edukirik onena ikusi ahal izango duzu Euskaltelen 4K deskodetzailetik, baina baita Interneteko konexioa duen beste edozein gailutatik ere, hala nola mugikorretik, iPad-etik edo tabletatik. Behar izanez gero, Netflixen Laguntza Zentroa duzu zure gailuak konfiguratzen laguntzeko.

Nola aktibatzen da Netflix?

Netflix ikusteko, harpidetza aktibatu behar duzu aurrena.

Euskaltelek SMS bat eta mezu elektroniko bat bidaliko dizkizu, harpidetza aktibatzeko esteka batekin. Nahikoa duzu esteka horretan sartzea eta zure erabiltzaile-izena eta pasahitza sortzea, pantailan ageri diren urratsei jarraituz.

netflix k eusk

netflix k 2 eusk

👉Gainera, Netflixek ere mezu elektroniko bat bidaliko dizu kontua aktibatzeko aukerarekin. Nahiago baduzu mezu horren bidez aktibatu, jarraitu lasai prozesu horri: zure harpidetza Euskalteli lotua geldituko da horrela ere.

💡Kasu batean zein bestean, gogoratu Euskaltelen eskaintzarekin kontratatu duzun plana aukeratu behar duzula harpidetza aktibatzeko prozesuan, ustekabeko kargurik ez izateko fakturan.

ℹ️Jada Netflixen bezero banaiz, eutsi al diezaioket nire erabiltzaileari Euskaltelekin?

Bai. Netflixeko zure zerbitzua Euskaltelekin aktibatzean, ziurtatu helbide elektroniko bera sartzen duzula, zure historia, gomendioak eta telesail gogokoenak lehen zenituen bezala gordetzeko.

Nola aldatu dezaket Netflixeko nire plana?

Oso erraza da. Aldatu zure plana Bezeroaren Gunetik

netflix k 3 eusk

 

Gehitu dezaket beste harpidedun bat Netflixen?

Bai. Netflixen “Harpidedun gehigarria” pentsatua dago beren kontua etxe berean bizi ez diren eta, beraz, “Netflix etxea”ren parte ez diren pertsonekin partekatu nahi duten bezeroentzat (hots, Netflixeko kontua gailuak etxeko Interneteko sare berera konektatzen ez dituzten pertsonekin partekatu nahi dutenentzat).

Gogoan izan Netflixen harpidedun gehigarria ez dela kontratatzen Euskaltelen bidez eta, beraz, ez dela agertzen gure fakturan. Hapidedun gehigarri bat erantsi nahi baduzu, zuzenean kudeatu behar duzu Netflixeko zure kontutik, “Nire kontua” atalean sartuta, eta Netflixi ordaindu behar diozu zuzenean.

Esteka honetan

duzu informazio guztia:

Zer da “Netflix etxea” eta nola konfigura dezaket?

“Netflix etxea” Netflix ikusteko erabiltzen duzun ohiko lekua da, eta Interneteko sare berera konektatutako gailu guztiak hartzen ditu barnean. Normalean, telebista batetik konfiguratzen da, eta telebistaren Interneteko konexio bera erabiliz Netflixeko kontu horretara sartzen den beste edozein gailu etxe horri lotuta geldituko da automatikoki.

Zure “Netflix etxea” berrikusi edo aldatu nahi baduzu, hasi saioa Netflixen zure wifi-sarera konektatutako telebista batetik, eta jarraitu argibide hauei.  

 

Nola jakin dezaket harpidetza Euskaltelen bidez ordaintzen ari naizela?

Euskaltelen bidez kobratzen ari zaizun egiaztatzeko, begiratu Netflixen kontuaren orriko “Harpidetza eta fakturazioa” atalean (goian eta eskuinaldean dagoen zure profilaren ikonoa sakatuta).

Kontuaren barruan, “Harpidetza eta fakturazioa” eremua dago; han ikus dezakezu ea Euskaltelen bidez fakturatzen ari zaizun.

netflix k 4 eusk

 

Nola berreskura dezaket Netflixeko nire posta-kontua edo pasahitza?

Lasai. Helbide elektronikoa edo pasahitza ahaztu badituzu, ez kezkatu. Bi kasuetan, erraz berreskuratuko duzu sarbidea Euskaltelen Bezeroaren Gunearen bidez.

  1. Sartu “Berreskuratu kontua” atalean
    netflix k 5 eusk
     
  2. Netflixen web-orrira bideratuko zaitu sistemak, eta handik aukera izango duzu:
  • Kontuarekin lotutako posta-kontua ikusteko.
  • Pasahitza berreskuratzeko, “Laguntza behar duzu?” aukeran sakatuz gero

    netflix k 6 eusk

Kontuari lotutako helbide elektronikoa bada aldatu nahi duzuna, jarri harremanetan Netflixekin, telefono-zenbaki honetara deituta:  900 759 004.

Sare sozialen bidez harremanetan jarri

Gehien bilatzen dena
Zuntza 1Gb, Mugikorra GB ∞, TB, FTTR, Netflix eta Disney+Zuntza 500Mb, Mugikorra GB ∞, TB eta NetflixZuntza, Mugikorra 50GB eta FinkoaZuntza 1Gb + Finkoa

© Euskaltel, S.A.U 2026

Informazio legalaLege-oharraPribatasun politikaCookieen politikaZerbitzu kalitateaGatazkak konpontzeko plataformaEtikako kanala
defaultLayout.trustImageAltdefaultLayout.trustImageAlt