50
2013ko
urteko txostena
Integrazioa eta berdintasuna
Konpainia gisa dituen balioetan, berdintasuna eta
aniztasunarekiko errespetua sustatzen ditu Euskaltelek. Eta
konpainia barruko konpromiso hori kanpotik ere ikusten
da.
Balio horiek eta desgaitasunen bat duten pertsonak
gizarteratzeko legea (LISMI) elkartuz, zenbait hitzarmen
egin ditugu Basque Teamekin (Euskadin goi-mailako kirola
bultzatzen egiten du lan), desberdintasun funtzionalak
dituzten kirolariei eta emakumeen kirol profesionalari
laguntzeko. LISMIk gizartearen alde egiteko eskatzen die
euskal enpresei, eta horri lotuta dago aipatutako jarduera.
LISMI betez, halaber, sentsibilizazio-programa bat zehaztu
dugu Euskaltelen, Adecco fundazioarekin lankidetzan.
Programa horren bidez, langileentzako zenbait hitzaldiren
bidez, nork bere burua hobetzearen eta minusbaliatuak
eguneroko bizitzan integratzearen balioak hurbildu nahi
zaizkio jendeari.
Gainera, Euskaltelen Kirol Egunaren barruan, sentsibilizazio-
eremu bat ezartzen da urtero, kirola eginez gizarte-talde
guztiak integratzeko. Egun horretan, desgaitasunen
bat duen pertsona baten ezaugarrietara egokitutako
kirol-modalitateak ezagutu eta hala parte har dezakete
erabiltzaileek.
Berdintasunari dagokionez, Euskaltelek gai horri lotutako
zenbait jardueratan parte hartzen du: esate baterako,
parte hartzen du urteko emakumezko enpresari onena
aukeratzeko sariketan —Bizkaiko Emakume Enpresari eta
Zuzendarien Elkarteak antolatzen du—.
Enpresa barruan, familia eta lana uztartzeko ereduak landu
dira, iparraldeko herrialdeetan urteetan erabili dituztenak
Desgaitasunen bat duten pertsonak laneratzea bultzatzen duten
hainbat fundaziorekin elkarlanean aritzen da Euskaltel.
bezalakoak, zeinetan langileen produktibitate-maila
arrakasta-adibide baita.
Kirolak
Urtero, Euskaltel Kirol Eguna izeneko egun bat antolatzen
du Euskaltelek, familia giroko kirolaren eguna.
Festa-egun horretan, adin guztietako jendearentzako
jokoak eta txapelketak egiten dira. Familia osoek hartzen
dute parte, doan, hainbat kirol-modalitatetan, giro zintzoan.
Kirolerako zaletasuna askotan arrazoizko izatetik emozional
izatera igarotzen denez, Euskaltelek gizartearekin partekatu
nahi ditu emozio horiek. Futbola babestuz lortzen dugun
lotura emozionalaz gainera (Athletic, Reala eta Alaves
babesten ditugu), bezeroarengana hurbildu nahi dugu,
eta zaleekin batera egon euforia- eta poz-uneetan, baita
sufrimendu- eta kezka-uneetan ere.