Skip to main content

4G Estaldura

Zer behar dut 4G teknologia erabiltzeko?

4G teknologia baliatzeko, hauek behar dituzu:

- 4G tarifa bat (ikusi 4G tarifak hemen).

- 4G teknologia duen smartphone bat (ikusi hemen 4G duten smartphone-ak).

 

SIM txartela aldatu egin behar al dut?

Ez dago aldatu beharrik; gure SIM txartelek balio dute 4Grako.

 

4G aktibatzeko eskatu behar dut?

Ez da beharrezkoa; zerbitzua erabiltzeko, nahikoa dira 4G tarifa, 4G smartphonea eta 4G estaldura. Horiek edukita, 4Gaz automatikoki gozatuko duzu.

 

Zer smartphonek dute 4G teknologia?

Gure smartphone gehienak bateragarriak dira 4G teknologiarekin. Erraz kontsultatu dezakezu gure smartphonen katalogoan, 4G siglaz identifikatuta baitaude.

 

Nola jakin dezaket 4G estaldura dudan ala ez?

4G estaldura duzunean, 4G ikurra agertuko zaizu pantailan.

 

Zer gertatzen da 4G estaldurarik ez badut?

Ahal den guztietan, smartphoneak berak lehentasuna emango dio 4G sareari, eta automatikoki aurkitzen ez badu, 3G sarera konektatuko da.