Skip to main content

Produktu gehigarriak

Premium Zerbitzu Teknikoa

Premium Zerbitzu Teknikoari esker, babesik handiena izango duzu matxuretarako, eta erantzunik onena izango dute zure arazoek. Zerbitzu honekin, doako laguntza teknikoa izango duzu etxean, teknikariaren joan-etorri eta esku-hartzeak barne, asteko 7 egunetan.

Gainera, zerbitzu honekin, lehentasunezko laguntza izango duzu; hala, behar baduzu, teknikari bat zure etxera joango da zuk deitzen duzunetik hiru ordu igarotzen direnetik aurrera. Bi hilabetez doan eskaintzen dizugu Premium Zerbitzu Teknikoa. Doako bi hilabeteak igaro ondoren, zerbitzuak 4,78 ¬/hil balio du, BEZa barne, eta edonoiz ezeztatu ahal izango duzu, inolako kargu gehigarririk gabe.

Oinarrizko Segurtasuna

Oinarrizko Segurtasuna zerbitzuarekin, zure ordenagailua beti eta automatikoki babestua egongo da sareko mehatxu guztietatik (hackerrak, birusak, phisinga eta abar).

Zerbitzu honetara harpidetuz gero, antibirus eta suebakien azkeneko bertsioa izango duzu beti. Gainera, Euskaltelen bezeroa izateagatik, oso merke lortuko duzu babesa: zerbitzua hileroko kuotetan eroso ordaintzeaz gain, % 40rainoko deskontua egingo dizugu ohiko prezioarekiko. Zerbitzu honen prezioa hau da: hilean 3,63 euro, BEZ barne.

Segurtasun osoa

Segurtasun Osoa segurtasun-zerbitzurik osoena da. Zerbitzu honekin, babestua eta eguneratua izango duzu beti ordenagailua, sareko mehatxu guztiei aurre egiteko: hackerrak, birusak, phisinga, spamak, malwarea eta abar.

Bestalde, Gurasoen Kontrola zerbitzuak, helduentzako edukiak dituzten web-orrietan nabigatzea saihestuta, zure familia babestuko du. Nahi dituzun iragazkiak ezar ditzakezu gainera, egokiak iruditzen zaizkizun orrietan bakarrik sartu ahal izateko.

Zerbitzu honetara harpidetuz gero, antibirusaren, suebakiaren, antispamaren eta Gurasoen Kontrolaren azkeneko bertsioa izango duzu beti. Gainera, Euskaltelen bezeroa izateagatik, oso merke lortuko duzu babesa: zerbitzua hileroko kuotetan eroso ordaintzeaz gain, % 40rainoko deskontua egingo dizugu ohiko prezioarekiko. Zerbitzu honen prezioa hau da: hilean 6.05 euro, BEZ barne.

Lagundu

Zerbitzu honek laguntza eta aholkuak emango dizkizu egunean 24 orduetan izan ditzakezun arazo teknologikoei aurre egiteko.

Edonoiz laguntzeko prest dagoen lagun informatikari bat bezalakoa da. Eta, beharrezkoa bada, etxera joango zaizu arazoak konpontzera. Zerbitzu honen prezioa hau da: hilean 4.82 euro, BEZ barne.

Zerbitzu osagarriak/Telefono terminalak

Zerbitzu osagarriak kontratatuta (3,93 euro/hil, BEZa barne), ahots-postontzia aktiba dezakezu, telefono terminal bat bidaliko dizugu eta fakturan deiei buruzko xehetasunak ikusiko dituzu.

Ahots-postontzia: Ahots postontziaren zerbitzuaren bidez, jasotzen dituzun deiei erantzun ezin diezunean (ez zaudelako han edo lanpetuta zaudelako), ahots-mezuak jaso eta gorde ahal izango dituzu.

Terminala eta haren mantentze-lanak: Izan ezazu telefono aurreratu bat (A24 Classeta/edoTeclón), mantentze-lan eta guzti.

Deien xehetasunak fakturan: Deien Xehetasunak zerbitzuarekin, herri barruko deiei eta/edo zure bonuekin egindako deiei buruzko informazio xehatua jasoko duzu zure fakturan.

Cookieen politika

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia.

Onartu