Skip to main content

Nola konekta dezaket nire Android smartphone edo tableta?

APPak zure kontua aktibatzen lagunduko dizu, eta automatikoki konfiguratuko du zure gailua, ahal den guztietan Euskaltel WiFi-ra konekta dadin.

 

1. pausoa

Sartu APP Storen zure gailutik, eta instalatu Euskaltel WiFi-aren doako aplikazioa. Oso erraza da, eta doan:

Google play

 

2. pausoa

Sartu aplikazioan, idatzi Euskalteleko zure telefono mugikorraren zenbakia, eta sakatu "Jarraitu" hurrengo pausora pasatzeko.

Gogoan izan: tableta batetik sartzen bazara, zure mugikorreko zenbakia erabili beharko duzu identifikatzeko.

Irakurri eta onartu zerbitzua erabiltzeko kondizioak. Nahitaezkoa da kondiziook onartzea, Euskaltel WiFi-a doan izateko.

WiFi Kalean Android

3. pausoa

Behin mugikorreko zenbakia sartu eta erabiltzeko kondizioak onartuta, sarbide-kode bat jasoko duzu, SMS baten bidez. Gorde ondo zenbaki, hura erabili beharko baituzu zure gailuetatik Euskaltel WiFi-an sartzeko.

Aplikazioak automatikoki detektatuko du SMSa, eta zure sarbide-kodea sartuko du. Ez badu detektatzen, sartu zuk kodearen lau digituak, eta sakatu "Sartu", zerbitzua aktibatzeko prozesuarekin jarraitzeko.

WiFi Kalean Android

4. pausoa

Ondoren, aplikazioak zure gailua konfiguratuko du, automatikoki konektatzeko Euskaltel WiFi-ra. Prozesu horrek segundo batzuk iraungo du, eta, bukatu bezain laster, zure smartphonea edo tableta prest izango dituzu Euskaltel WiFi-ra konektatzeko, beste ezer egin behar izan gabe. Nahikoa da WiFi-a aktibatua izatea. Erraz-erraza da.

WiFi Kalean Android

Euskaltel WiFi aplikazioa

- Euskaltel WiFi aplikazioari esker, zure gailua automatikoki konfiguratzeaz gain, beste gauza asko egitea izango duzu! Adibidez:

- Euskaltel WiFi-ari esker mugikorreko zure tarifa finkoan zenbat giga aurreztu dituzun ikusi.

- Euskaltel WiFi-an sartzeko Euskadin dauden puntu guztiak kontsultatu (128.000 puntutik gora).

- Zure gailua berriz konfiguratu, uneren batean deskonektatzen bada.

- Zalantzarik edo arazorik izanez gero, "Laguntza" kontsultatu edo gurekin harremanetan jarri.

- Euskaltelen beste aplikazio batzuetan zuzenean sartu: Edonon eta Laguntza.

WiFi Kalean AndroidWiFi Kalean AndroidWiFi Kalean Android

Cookieen politika

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia.

Onartu