Skip to main content

Nork erabil dezake Euskaltel WiFi?

30 megako edo hortik gorako Interneteko konexioa (aurrez nahiz ondoren ordaintzeko) duten Euskaltelen Interneteko eta mugikorreko bezeroentzat bakarrik da Euskaltel WiFi zerbitzua. Euskaltelen mugikorreko bezeroa bazara, eta gure zuntz-sarea oraindik zure ingurura iritsi ez bada, ez kezkatu; zuk ere erabilgarri izango duzu Euskaltel WiFi. Kontratatua duzun Euskaltelen Interneteko modalitatea 30 mega baino gutxiagokoa bada, aukera izango duzu Euskaltel WiFi probatzeko 3 hilabetez.

Gainerako sustapen eta zerbitzu berriekin bezala, Euskaltel WiFi-a erabiltzeko, aktibatua izan behar duzu faktura elektronikoaren zerbitzua. Euskaltel WiFi aktibatzen duzunetik, posta elektronikoz bidaliko dizugu Euskaltelen faktura. Gainera, eskuragarri izango duzu beti Euskaltelen webguneko bezeroaren gunean.

Cookieen politika

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia.

Onartu