Skip to main content

Norbait ari da nire kontua erabiltzen, eta ni ezin naiz konektatu. Nola berreskura dezaket Euskaltel WiFi-rako sarbidea nire Euskalteleko mugikorrerako?

Garrantzitsua da Euskaltel WiFi-ko zure sarbide-kodearekin arretaz jokatzea. Gogoan izan aldi bereko bi konexio dituzula zure esku. Beraz, zure kodea uzten badiozu Euskaltelen mugikorrik ez duen familiako norbaiti edo lagun zein lankideren bati, baliteke Euskaltel Wifi-rekin Interneteko doako konexio batera sartzen saiatzean zure bi konexioak hartuta egotea eta zuk konektatzeko aukerarik ez izatea.

Noizbait ezin bazara sartu Euskaltel WiFi-ra eta uste baduzu norbait zure kontua erabiltzen ari delako gertatu dela hori, ez kezkatu. Noiznahi alda dezakezu sarbide-kodea, bai aplikaziotik, bai euskaltelwifi.com-eko "Nire Euskaltel WiFi-a" ataletik; hala, kontrola berreskuratuko duzu, eta zu soilik konektatuko zara zure kontuarekin Euskaltel WiFi-ra.

Cookieen politika

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia.

Onartu