Skip to main content

Netgear 3300

1. Kanala aldatzeko, sartu kable-modemaren konfigurazio-menura. Horretarako, WiFi bidez edo sareko kable bidez modemari konektatutako ekipo batean, ireki Interneteko nabigatzaile bat idatzi,http://192.168.0.1, eta sakatu intro.

2. Gero, modema konfiguratzeko webgunea irekiko da, eta erabiltzaile-izena eta pasahitza eskatuko ditu. Idatzi euskaltel "Nombre de usuario" eta "Contraseña" laukietan, eta sakatu Aceptar.

netgear 2

3. Menuan sartu ondoren, hautatu "Conexión" aukera ezkerreko zutabean; lau lauki agertuko dira.

netgear 3

4. Goiko eskuineko laukian, WiFi sarearen oraingo izena, "SSID" gisa adierazia, eta pasahitza agertuko dira. WiFi sarearen kanala aldatu nahi baduzu, sakatu "Conexión inalámbrica" lauki horretan, konfigurazio-pantailara joateko.

5. Ondoren, konfigurazio-pantaila kargatuko da:

"canal" goitibeherakoan, hautatu kanal-zk., eta sakatu aplicar; aldaketa segundo gutxiren buruan gauzatuko da. Konektatu berriz sarera, eta begiratu emaitza.

Oharra: "auto" kanal-balioak modema dagoen kokapenerako kanalik onena aukeratzen du; litekeena da kanal hori ez izatea aukerarik onena beste kokapen batetik konektatzen garenean (adibidez, beste gela batetik). Bestalde, modema pizten denean baino ez du aukeratzen kanala "auto" funtzioak, eta ez du aldatzen modema berriz pizten den arte.

net gear 6

Euskaltel kontratatu nahi duzu?

Deitu iezaguzu doan

900 840 342

Astelehenetik ostiralera, 9-21.
Larunbatetan, 9-14.

Gure bezeroentzat

Deskargatu aplikazioa:

Apple StoreGoogle Play

Idatz iezaguzu:

info@euskaltel.com

Edo deitu:

Etxean bazaude 1717Atzerrian bazaude:
+34 688 688 222
Astelehenetik ostiralera, 9-22.
Larunbatetan, 9-14.
24/365 zerbitzu teknikoa.

Laguntza behar duzu?

BlogaForoaOhiko galderak