Skip to main content

Thomson 770

Kanala aldatzeko, sartu kable-modemaren konfigurazio-menura. Horretarako, WiFi bidez edo sareko kable bidez modemari konektatutako ekipo batean, ireki Interneteko nabigatzaile bat idatzi,http://192.168.0.1, eta sakatu intro.

Gero, modema konfiguratzeko webgunea irekiko da, eta erabiltzaile-izena eta pasahitza eskatuko ditu. Utzi hutsik "User name:" laukia; "Password" laukian, idatzi admin, eta sakatu OK.

Konfigurazio-menura sartu ondoren, hautatu Wireless atala goian eskuinean, eta, gero, sakatu Radio aukera ezkerreko aukera-zutabean; gero, Control Channel aukeran, hautatu kanal berriaren zenbakia goitibeherako zerrendan, eta sakatu Apply.

 

Segundo gutxi batzuetara, aldaketa gauzatuta egongo da. Konektatu berriz sarera, eta begiratu emaitza.

thosom 770

Aukeran dauden kanalen artean bat berezia da, "auto" izenekoa. Kable-modemean "auto" kanala aukeratuz gero, kable-modemak automatikoki bilatuko du kanalik onena berrabiarazten den bakoitzean.

Konektatu beharreko ekipoak modemetik hurbil daudenerako soilik gomendatzen da aukera hori, oro har.

Cookieen politika

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia.

Onartu