Skip to main content

Barne-instalazioa

Etxe barneko instalazioa teknikari batek egiten du, telefonia mugikorreko, Interneteko eta TBko zerbitzuen instalazioarekin batera.

Instalazioak elementu hauek ditu:

SAPa: Bezeroaren etxebizitzaren sarreran, telefoniako SAP bat (sarearen amaiera-puntua) eta CATVko SAP bat instalatzen dira (batzuetan, SAP bat bakarrik ahotserako zein CATVrako), bezeroaren etxebizitzako barne-instalazioa bertikalarekin (kanpo instalazioarekin) konektatzeko.

CATV-hargunea: Seinalea kable bidez iristen da hargune horretara, eta hargune (erroseta) hori erabiltzen da Interneterako zein TBrako. Kable-modema edo deskodetzailea kable koaxial baten bidez konektatzen dira hargune horretara.

Ahots-hargunea: CATV-hargunean bezala, seinalea kable bidez iristen da SAPetik, baina telefonia finkoan bakarrik erabiltzeko da. Terminal finkoa telefono-kable (RJ 11) baten bidez konektatzen da hargune horretara.

Cookieen politika

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia.

Onartu