Skip to main content

Telebistako izapideak

"Produktuak - Telebista" atalean, kontratatuta dauden TBko zerbitzuak ageri dira. Kontsulta edo kudeaketa egin nahi den TBko zerbitzura joan.

Gestiones Televisión

Hautatutako telebistako zerbitzuan, informazio hau ikus daiteke, eta ekintza hauek egin:

Gestiones Televisión

Kontratatuta dagoen kanal-paketea.

Instalazioa egina dagoen tokiko helbidea.

Instalatuta dagoen deskodetzailearen modeloa, eta deskodetzailearen eskuliburua eta zerbitzuen eskuliburua.

Nahierako gehigarriak: Nahierako gehigarriak: Atal honetan, kontratatuta dauden nahierako gehigarriak bistaratzen dira (Premium kanalak eta kanalen paketeak), eta gehiago aktibatzeko aukera dago "Gehitu gehigarriak" aukera sakatuta.

Gestiones Televisión

Hemen aukera guztiak bistaratzen dira, baita bakoitzari buruzko deskribapen bat ere. Bezeroak interesatzen zaiona hautatu besterik ez du egin behar.

Gestiones Televisión

Zerbitzuak: Atal honetan, kontratatuta dauden zerbitzuak bistaratzen dira, eta zerbitzu gehiago aktibatzeko aukera dago "Aktibatu zerbitzuak" aukera sakatuta.

Gestiones Televisión

Hemen, aukeran dauden zerbitzuak bistaratzen dira, baita bakoitzari buruzko azalpen labur bat ere. Bezeroak interesatzen zaiona hautatu besterik ez du egin behar.

Gestiones Televisión

Ekipamenduak: Atal honetan instalatutako deskodetzailea bistaratzen da, eta deskodetzaile berri bat hautatzeko edo instalatzeko modu berri bat (teknikari bidez edo mezulari bidez) hautatzeko aukera ematen du. "Gehitu ekipamenduak" sakatu behar da.

Gestiones Televisión

Hemen, nahi den deskodetzailea eta hura instalatzeko modua hautatu behar dira.

Gestiones Televisión

Edonon gailuen kudeaketa: Atal honetan, Edonon zerbitzuari lotutako gailuak ikus daitezke, eta nahi diren gailuak ezabatu daitezke, edo horien loturak kendu.

Bezeroak Edonon zerbitzua aktibatua ez badu eta nola aktibatzen den jakin nahi badu, eskuliburu hau eskuratu behar du:

Edononen eskuliburua

Gailuen izapideetara sartzeko, sakatu "Kontsultatu".

Gestiones Televisión

Hemen gailuak, lotura-data, lotura-mota eta ezabatzeko/deslotzeko aukera bistaratzen dira.

Gestiones Televisión

Gorabeheraren bat edo arazoren bat edukiz gero, horren berri eman daiteke, "Eman zure arazoaren berri" aukera sakatuta.

Gestiones Televisión

Cookieen politika

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia.

Onartu