Skip to main content

Zer dira, eta nola fakturatzen dira 900, 901, 902, 903 eta 906 zenbakietarako deiak?

Sare Adimenduneko zenbakiak (900, 901, 902, 906, eta abar) linea fisiko batera (94? 91? eta abar) edo gehiagotara egindako bideratzeak dira berez, eta Sare Adimenduneko mota horretako zenbakiak kontratatzen dituen enpresarenak dira. Antzeko zerbait izan daitezke, informatikaren arloan, estekak edo zuzeneko sarbideak.

Hona hemen zenbaki horien fakturazioaren azalpena:

- 900 aurrezenbakia (doakoak). Bezeroarentzat ez dute kosturik.
- 901 aurrezenbakia (linea partekatua). Deiaren kostua partekatua da; deitzen duen pertsonak (zuk) eta zerbitzua kontratatzen duen enpresak (helburuak) ordaintzen dute. Bi maila daude, 1. maila eta 2. maila; bakoitzak bere dei- eta tarifa-eremua du.
- 902 aurrezenbakia (negozio-linea). Espainia guztitik (edozein lekutatik) deiak jasotzeko enpresek kontratatzen duten zenbaki bakarra. 900 lineen erraztasun berak ditu; desberdintasun bakarra da deiaren kostua deitzaileak ordaindu behar duela oso-osorik, nahiz eta probintziarteko dei batek baino prezio txikiagoa izan.
- 903/906 aurrezenbakia (dei ordainduak). Informazio-zerbitzu ordainduekin, zenbait enpresak eskaintzen duten informaziora sar zaitezke. Informazio horren truke, ordaindu egiten zaie jasotako dei bakoitza.

Cookieen politika

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia.

Onartu