Skip to main content

Eskaintza Konbinatuaren baldintzak, Euskaltelen Bezero Berrientzako

2018/08/27 baino lehen Zuntza eta Internet kontratatzen dituzten bezero berrientzat dira sustapenak. Aurrera, OSOA, Aurrera Take Away edo OSOA Take Away paketeek 19,9 €-ko prezioa izango dute. OSOA Family paketea 27,9 € kostatuko da. TBko estrek edo linea gehigarriek % 50eko deskontua izango dute. Sei hilabete iraungo dute sustapen guztiek, eta haietan 12 hilabete irauteko konpromisoa dute. Kontratupeko mugikorreko bigarren linearen 4 €-ko deskontua linea gehigarri batek bakarrik izan dezake bezero bakoitzeko, eta eskuragarri dago mugikorreko alta berrietarako, Aurrera, Aurrera Take Away, OSOA eta OSOA Take Away paketeetan. Family paketeetarako (finkoa, 120 megako edo gehiagoko Internet, Family TBa eta mugikorreko lehenengo linea bat mugagabeekin + 10 GB edo gehiagorekin) mugikorreko linea gehigarrien prezioa 4 linea gehigarritan eskuratu daiteke gehienez.

Egungo tarifen araberako BEZa sartua dute prezio horiek guztiek. Gogoan izan estatu barruko deiak (7.000 minutu) eta kontsumoak barne dituztela mugikorreko tarifa finkoek (ez daude sartuta roaming-a, datu osagarrien blokeak...). Finkotik egindako dei hauek daude sartuta: 4.000 minutu finkoetara eta 100 minutu mugikorretara aste barruan deitzeko, eta mugarik gabe asteburuetan finko eta mugikorretara deitzeko. Lasai/PZT bi hilabetez doan. OSOAren paketeetarako balio dute telebista-prezioek.

Sustapen hau kontratatuta, bezeroak espresuki eskatzen du faktura formatu elektronikoan jasotzea. Halaber, sustapenari eusteko, bezeroak faktura elektronikoa jasotzen jarraitu beharko du sustapena indarrean den bitartean.

Paperezko faktura jaso nahi baduzu, kontsultatu hemen zer sustapen dauden.

Cookieen politika

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia.

Onartu