Skip to main content

Life

Zer da Euskaltel Life?

Euskaltelen Euskaltel Life zerbitzuari esker, edonon zaudela ere jakin dezakezu zer ari den gertatzen zure etxean. 
Mugikorretik, tabletatik edo PC-tik kontrola dezakezu guztia. 
Pertsonalizatu ere egin dezakezu, abisuak eman diezazkizun edo zuretzat jardun dadin. Zer esan nahi duen horrek? Mugikorretik pitz dezakezula lanpara bat edo etxetresna elektriko bat, edo abisu bat iritsiko zaizula zu etxean ez zaudela han mugimenduren bat detektatzen bada.

 

 

Zertan laguntzen dit Euskaltel Lifek?

Seme-alabak etxera iritsi diren jakin nahi al duzu? Edo etxeko lanak egin ordez telebista ikusten ari diren? Nahi al duzu etxean piztuta utzi duzun telebista edo beste etxetresna elektrikoren bat lantokitik itzaltzeko aukera eduki? Gurasoak, helduak jada, ohetik jaiki diren edo paseatzera irten diren jakin nahi al duzu? Jakin nahi al duzu etxeko edo negozioko atea zabalik utzi duzun, edo zu ez zeundela beste norbaitek zabaldu duen? Jakin nahi al duzu zer egiten duen zure maskotak zu harekin ez zaudenean? Nahi al duzu abisurik jaso kerik edo ur-ihesik atzematen baldin bada? 
Hori guztia, eta askoz gehiago, egiten du Euskaltel Lifek. 
Sartu www.euskaltel.com/life webgunean gehiago jakin n ahi baduzu.

 

 

Zer egin dezaket Euskaltel Liferekin?

Produktu asko eta, aldi berean, bakarra da Euskaltel Life. Aukera hauek dituzu: 
- Ateak eta leihoak kontrolatu. Ate edo leiho bat irekitzean, 30 segundoko bideo bat grabatzen da, eta gertakaria izan aurreko 15 segundo ere jasotzen ditu. 
- Ate edo leihoren batek zabalik denbora gehiegi daraman jakin. 
- Etxean mugimendurik dagoen jakin, edo ez dagoen egon behar lukeen arren. 
- Ohiz kanpoko tenperatura-, hezetasun- eta argitasun-balioak detektatu. 
- Berogailu elektriko, hezetasun-kengailu edo lanpara bat piztu edo itzali, zure etxeko giro-egoeraren arabera (tenperatura, hezetasuna eta argitasuna). 
- Zure mugikor, tableta edo PC-tik entxufeak aktibatu edo desaktibatu. 
- Entxufe baten elektrizitate-kontsumoa neurtu. 
- Kea eta ur-ihesak detektatu. 
- Zure WiFi sarera konektatuta dauden ekipoak detektatu. 
Eta... 
- zeure neurrirako arauak sortu, hori guztia konbinatzeko. Adibidez, bideo bat grabatzea ke-alerta baldin badago, lanpara bat piztea ate bat irekitzen bada, argiak ordu jakin batean itzali eta goizean berriz piztea, etxean ez zaudenean presentzia simulatzea argiak itzaliz eta piztuz...

 

 

Nola funtzionatzen du Euskaltel Lifek?

Euskaltel Liferen nukleoa da Euskaltelek zure etxean instalatzen duen sistema zentral bat. Unitate zentralada. 

Unitate zentralaren funtzioak:

- zure etxean haririk gabeko sare domotiko berri bat sortzen du, Z-Wave teknologia erabiliz.

- Internetera konektatzen da; zure etxeko gertakariak erregistratu eta, hainbatean behin, disko pribatuko eremu batean kopiatzen ditu gure Euskaltel hodeian.

- Euskaltelek ematen dizun zerbitzuaren kalitatea agindutakoa dela ziurtatzen du.

- Webgunetik edo mugikorreko aplikazio batetik kontsultatu daiteke. Doan emango dizugu aplikazioa.

 

Unitate zentrala elementu osagarri bat da Euskaltelen, eta datuak aldizka ondo ekartzen dituela zaintzen du. Konexioa denbora luze batez eteten bada, abisatu egiten du. Euskaltelen hodeian exekutatzen dira analisi astunenak; hartara, zure app-ean edo webgunean berehala ikus dezakezu etxean gertatzen ari dena.

 

 

Zer ekipo behar ditut Euskaltel Life erabiltzeko?

Unitate zentral bat, eta sentsore edo kamera bat, gutxienez. Hautatu zuri gehiena komeni zaizkizun sentsoreak, eta nahierara konbinatu. Ez daukazu zertan denak batera erosi; nahi duzunean eskuratu ditzakezu, eta Euskaltel Lifen txertatu. 

Hona produktu-aukera: 
- Irekiera-sentsorea: ate eta leihoen irekiera detektatzen du. 
- Mugimendu-sentsorea: mugimendua, tenperatura, argitasuna eta hezetasuna detektatzen ditu. 
- Ur-sentsorea: ura detektatzen du. 
- Ke-sentsorea. 
- Entxufe adimenduna: aukera ematen du urrutitik pizteko eta itzaltzeko hari konektatutako gailuak, eta kontsumoari buruzko datuak ematen ditu. 
- HD kamera: zure etxean gertatzen ari dena zuzenean ikusteko eta bideoan grabatzeko aukera ematen du. 
- Audiodun HD kamera: etxean gertatzen dena zuzenean ikusteko eta bideoz grabatzeko ez ezik, audio-mezuak bidaltzeko aukera ere ematen du.

 

 

Zer da Euskaltel Liferen unitate zentrala?

Unitate zentrala da zure etxeko edo negozioko Euskaltel Liferen muina, zeinak hau guztia egiten baitu: 
- zure etxeko edo negozioko sentsore guztiekin konektatzen da, haririk gabeko Z-Wave sare baten bidez. Sentsoreek bidaltzen duten informazio guztia jasotzen du. 
- Internetera konektatzen da; zure etxeko edo enpresako gertakariak erregistratu eta, hainbatean behin, disko pribatuko eremu batean kopiatzen, ditu gure Euskaltel Life hodeian. Zu bakarrik sar zaitezke eremu horretara. 
- Webgunetik edo mugikorreko aplikazio batetik kontsultatu daiteke. Doan emango dizugu aplikazioa. 
- Zenbait erregela erraz ere egin ditzake, eta alertak bidali. Interneterako konexioa galtzen baldin bada, itxaron egiten du unitate zentralak hura berreskuratu arte, eta gorde egiten du bitartean gertatutakoaren berri. 

Euskaltel Life zerbitzu orok behar dute ekipo hori. Euskaltelek instalatuko dizu eta, puskatzen bazaizu, beste bat jarriko. Alokatu egiten da ekipo hori, eta nahikoa da bat etxeko.

 

 

Zer da Z-Wave?

Etxeko elementuak kontrolatzeko eta automatizatzeko teknologia-estandar eta haririk gabeko komunikazioen protokolo bat da Z-Wave. 
Honetarako erabiltzen du Z-Wave teknologia Euskaltel Lifek: haririk gabeko sare bat sortzeko unitate zentralaren eta sentsoreen artean.

 

 

Eragiten al dio interferentziarik Z-Wavek nire etxeko WiFiari?

Ez. Biak dira haririk gabeko sareak, baina guztiz desberdina dute funtzionamendu-maiztasuna. 
Euskaltel Lifek ez dio eragiten inongo inpakturik edo kalterik zure enpresako edo etxeko WiFi zerbitzuari, ezta honek hari ere; bestalde, instalatuta daukazun Euskaltel zerbitzuari ez diote inongo interferentziarik eragiten WiFi sareek, ez zureek ez besterenek.

 

 

Nola eskura ditzaket Euskaltel Liferen funtzionalitateak?

Euskaltel Liferen webgunea edo aplikazioa erabiliz, zerbitzu horri buruzko informazio guztia eskura dezakezu, nonahi zaudela ere.

 

 

 

Nola sar naiteke Euskaltel Liferen webgunera?

Hau da zerbitzuaren helbidea: life.euskaltel.com. URL horretatik edo Euskaltelen bezeroaren webgunetiksar zaitezke helbide horretara. 
Euskaltelen bezeroaren webgunera sartzeko erabiltzen dituzun berak dira Euskaltel Lifera sartzeko erabiltzaile-izena eta pasahitza.

 

 

Zer nabigatzaile erabil ditzaket life.euskaltel.com-en sartzeko?

Euskaltel Liferen web-aplikazioak evergreen nabigatzaile guztietan funtzionatzen du (Chrome, Firefox, Safari, Microsoft Edge). Ez dabil Internet Explorer-ekin.

 

 

Nola deskarga dezaket Euskaltel Liferen aplikazioa?

Androiden Play Storetik deskargatu behar duzu Euskaltel Liferen aplikazioa edo Apple Storetik. 
Euskaltelen bezeroaren guneko erabiltzaile-izena eta pasahitza erabili behar dituzu aplikaziora sartzeko.

 

 

Zer behar du nire Android gailuak Euskaltel Life aplikazioak ondo funtziona dezan?

 

 

Zer behar du nire iOS gailuak Euskaltel Life aplikazioak ondo funtziona dezan?

Euskaltel Liferen aplikazioa bateragarria da iOS 9.3 edo berriagoa instalatuta duen edozein iPhone, iPod Touch eta iPad gailurekin.

Cookieen politika

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia.

Onartu