Skip to main content

Life

Zenbat denboraz grabatzen du kamerak?

Kamerak ez du etengabe grabatzen. Bi eratara aktibatzen dira grabazioak: 

1- Grabazio-erregela bat konfiguratu behar da (adibidez, etxeko atea zabaltzen bada grabatzen du). Erregela aktibatzen bada, grabatu egiten du. Erregela aktibatu aurreko 15 segundoko tartea eta aktibatu ondorengo 15 segundokoa ere grabatzen ditu kamerak. 
2- Zerbitzuaren edo aplikazioaren webgunetik zerbait grabatu nahi baduzu: Grabazioa zeuk aktibatzen baduzu, aktibazio-unetik aurrera minutu batez grabatuko du kamerak.

 

 

Ba al dago gehieneko grabazio-kopururik?

Ez, ez dago. Nahi adina grabazio egin dezakezu.
Gogoratu, dena den, hilabete bakarrik egongo direla grabazioak plataforman. 

Denbora gehiagoz gorde nahi badituzu, markatu egin behar duzu grabazioa, eperik gabe egon dadin plataforman (30 grabazio, gehienez ere), edo, bestela, grabazioa deskargatu eta kopia bat gorde nahi duzun lekuan.

 

 

Kopia bat gorde dezaket Euskaltel Lifek egin dituen grabazioena?

Bai. Euskaltel Liferen webguneko interfazetik, edozein grabazio gorde dezakezu. Sartu grabazioetara, hautatu gorde nahi duzun bideoa eta egin klik Bideoa deskargatu aukeran.

 

 

Webgunetik grabazio bat ezabatzen badut, berreskura al dezaket?

Ez. Grabazioa ezabatu baduzu, erabat desagertzen da plataformatik, eta ez da haren batere kopiarik gordetzen zerbitzu honetan. Zuk zeuk aurrez kopiaren bat gorde ez baduzu, ezin izango duzu berreskuratu.

 

 

Zer egin behar dut Euskaltel Liferen kameraren bidez hitz egiteko?

Euskaltel Liferen kamera guztiek ez dute funtzio hori. Kameraren bidez hitz egiteko, bozgorailua eta mikrofonoa dituen kamera bat kontratatu behar duzu.
Euskaltel Liferen aplikazioaren bidez bakarrik balia daiteke funtzio hori; beraz, ezin da webgunearen bidez erabili.
Hitz egiteko, sakatuta eduki, pixka batean, mikrofono-itxura duen ikonoa (kameraren player-ean dago). 
Informazio gehiago hemen.

 

 

Errepikagailurik erabil al dezaket?

Haririk gabeko sare guztiek bezala, Z-Wave sareak ere estaldura mugatua du (WiFiaren estalduraren antzekoa), zenbait faktoreren mendekoa (distantzia, oztopoak, etab.).
Gerta liteke sentsoreren batek estaldura-arazoak izatea, zure etxearen tamaina edo tipologia direla eta. 
Hala baldin bada, hau gomendatzen dizugu: erosi entxufe adimendun bat, errepikagailu gisara jardun dadin.

 

 

Unitate zentraletik zer distantziatara, gehienez ere, jar ditzaket sentsoreak?

Ez dago distantzia estandarrik, eta faktore asko izan behar dira kontuan: hormen lodiera, gelen forma, etab. Zure etxean instalazioa egin eta ekipoak probatu ondoren jakin dezakegu zein den gehieneko distantzia. 
Nolanahi dela ere, hona hemen gutxi gorabeherako kalkulu bat: 10 metro baino gehiago baldin badaude unitate zentralaren eta sentsorearen artean, entxufe adimendun bat behar duzu, errepikagailu gisara jardun dadin. 
WiFi sarearen arabera ere jakin dezakezu, gutxi gorabehera, gehieneko zer distantziatara jarri sentsorea. Z-Waveren estaldura zure etxeko WiFiarena bezalakoa da ia-ia (pauso bat txikiagoa). Beraz, begiratu non daukazun WiFi estaldura, eman pauso bat atzerantz... eta hori duzu sentsorea jartzeko distantzia egokia.

 

 

Lekuz alda ditzaket sentsoreak?

Normalean, ez. Sentsoreren bat lekuz aldatuz gero, eten egin daiteke Euskaltel Liferen zerbitzua. 
Sentsoreren bat lekuz aldatu behar baduzu, galdetu lehenbizi Euskaltel Life instalatu dizunari, eta hark esango dizu zer egin behar duzun.

 

 

Zenbat irauten dute sentsoreen pilek?

Sentsore-mota bakoitzaren araberakoa izaten da iraupena. Edonola ere, luze irauten dute (zenbait hilabete edo urte), oso energia gutxi kontsumitzeko baitaude diseinatuta gailu horiek. 
Gainera, nahi duzunean ikus dezakezu, aplikazioan edo webgunean, sentsore bakoitzaren egoera; bateria baxu badago eta aldatu behar baldin bada, berriz, abisua iritsiko zaizu. 
Hemen dituzu sentsore guztien xehetasunak.

 

 

Sentsoreak Euskalteli erosi behar dizkiot?

Oraingoz, Euskaltelek saltzen dituen ekipoek bakarrik ematen dute Euskaltel Life zerbitzua. Zerbitzuaren inguruan behar duzuen laguntza emateko, ekipoak oso ondo ezagutu behar ditugu, eta guk saltzen ditugun ekipoekin bakarrik egin dezakegu hori.

 

 

Ilunpean funtzionatzen al du bideo-kamerak?

Bai. Gauez ikusteko teknologia daukate HD kamerak eta audiodun HD kamerak.

 

 

Leiho polarizatuak ditut: Euskaltel Liferen kamerak kanpokoa grabatu dezake leiho horietatik?

Bai, baina ez kasu guztietan. Argiak kameraren lentean duen eraginaren arabera, grabatuko du, ala ez. Funtzionatzen duen ala ez jakiteko, instalatzaileak kamera probatu egin behar du, zure etxean edo negozioan.

 

 

Non jarri behar da kamera?

Entxufe batera konektatu behar da kamera. Komeni da hori kontuan izatea kamera non jarri erabakitzean.

 

 

Ke-sentsoreak gasa detekta dezake?

Ez, ke-sentsoreak kea edo ur-lurruna bakarrik detekta ditzake.

 

 

 

Non jarri behar da unitate zentrala?

Ethernet bidez (kablea) konektatu behar duzu unitate zentrala zure kable-modemera edo Interneten bideratzailera; beraz, gailu horietatik gertu jartzea gomendatzen dugu.

 

 

Kable-modema edo bideratzailea itzaltzen badut, funtzionatzen jarraitzen al du Euskaltel Lifek?

Ez. Funtzionatzeko, unitate zentralaren beharra dauka Euskaltel Lifek; unitate zentralak, berriz, Interneterako konexioa. Kable-modema edo bideratzailea itzaltzen badira, galdu egiten da Internetekiko konexioa eta, horrenbestez, funtzionatzeari utzi egiten dio Euskaltel Lifek.

 

 

Zerbitzuan baja ematen badut eta grabazioen kopia bat gordetzea ahaztu baldin bazait edo berriro alta ematen badut, berreskura al ditzaket grabazioak eta konfiguratuta neuzkan erregelak?

Ez, ezin dira berreskuratu ez erregelak, ez grabazioak. Baja eman ondoren, ezabatu egingo da zerbitzuan zegoen zure informazio guztia: grabazioak, erregelak, etab.

 

 

Erabaki al dezaket zer mugikorretara bidali abisuak?

Mugikorrean jakinarazpenak jasotzeko, aplikazioa instalatu behar da, eta bezero gisara sartu Euskaltel Life-en webgunean eta aplikazioan erabaki dezakezu aplikazioa instalatuta daukaten zer mugikorrek jaso ditzaketen jakinarazpenak, eta zeinek ez. Baina ezin diozu eskatu Euskaltel Liferi mugikorrera jakinarazpen bat bidaltzeko ez badauka aplikazioa instalatuta. Aplikazioa instalatuta ez badauka, mezu elektronikoak bidal ditzakezu abisu gisara.

Cookieen politika

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia.

Onartu