Skip to main content

Life

Nola argitu daitezke Euskaltel Liferi buruzko zalantzak?

Zerbitzu hori Euskalteli kontratatzearen abantailetako bat hau da: beti izango duzu laguntza zalantzak argitzeko. 
Hau guztia eskaintzen dizugu:

- Euskaltelen webgune bat, non zerbitzuaren, ekipoen, bideoen eta abarren deskribapena aurkituko duzun.

- Erabiltzalearentzako eskuliburu bat, hemen.

- noiznahi deitu dezakezu 1717 zenbakira, bezero partikularra bazara, edo 1771 zenbakira, profesionala edo enpresa bazara.

 

 

Nola ziurta dezaket Euskaltel Life zerbitzua martxan dagoela?

Une oro monitorizatzen dugu komunikazioa unitate zentralarekin eta sentsoreekin. Komunikazio hori denbora luzean eteten bada, ohar bat bidaliko dizugu zerbitzuaren kaltearen berri emateko, eta/edo jakinarazteko litekeena dela zerbitzua martxan ez egotea. 
Zerk eragin duen kaltea, halakoa izango da ondorioa ere: sentsore baten matxura, etena hornidura elektrikoan, Internet erori izana, eta abar.

 

 

Kamera ez dagoela konektatuta esaten dit mezu batek. Kameraren grabazioak ikusi behar ditudan lekuan agertzen da mezua. Zergatik gertatzen da hori?

Kameraren eta unitate zentralaren arteko konexioa galtzen bada agertzen da mezu hori. Egin proba hau konexioa berreskuratzeko:

- begiratu zure bideratzailea piztuta dagoen.

- begiratu WiFiaren pasahitza aldatu duzun.

- begiratu badagoen kameran argiren bat piztuta, arazoren baten adierazgarri.

- bedrriro itzali eta piztu kamera.

- bideratzailea mugitu baldin baduzu, begiratu kamerara WiFi-aren seinale nahiko iristen den.

- kamera mugitu baldin baduzu, jarri berriro hasieran zegoen posizioan.

- begiratu kamera ondo konektatuta dagoen entxufera, eta entxufea ondo dabilen.

 

 

Ez ditut kameraren grabazioak ikusten. Zergatik gertatzen da hori?

Kamera ongi konektatuta baldin badago, kameraren grabazioak ikusteko arazorik ez zenuke eduki behar. Kargatu berriro Euskaltel Liferen orria, grabazioak ager daitezen. 

 

 

Lehendik nuen grabazio bat orain ezin dut ikusi, ez webgunean, ez aplikazioan. Zergatik ote?

Grabazioak hilabete batez gordetzen dira Euskaltel Liferen zerbitzuan. Denbora hori pasatu ondoren, ezabatu egiten dira.
30 grabazio marka ditzakezu, ezaba ez daitezen, baina gainerakoak ezabatu egingo dira hilabete pasatu ondoren.

Oraindik ikusten ez badituzu, itzali eta piztu kamera eta berriro saiatu.

 

 

Ateko sentsorea edozein ate-motatan instala daiteke?

Ez dira instalatu behar ateko sentsoreak metalezko ateetan. Ate horiek interferentziak sortzen dituzte, eta sentsoreak ondo funtzionatzea galarazten dute.
Kasu horietan, ondoko atean instala daiteke (hall atedun batean, adibidez), edo funtzionamendua aldatu, 6 1ean mugimendu-sentsore bat jarrita atearen ondoan, norbait ondotik pasatzen denean detekta dezan.

 

 

Ezin dut erregela bat aldatu. Zergatik ote?

Erregela bat aldatu aurretik, begiratu aktibo dagoen. Horretarako, egiaztatu ondoko botoia gorriz dagoela. Grisez baldin badago, sakatu gainean erregela aktibatzeko.

 

 

Erregela bat dut, baina ezin dut jaso eskatutako informaziorik. Zergatik ote?

Erregela ongi konfiguratuta baldin badago (egiaztatu, mesedez, haren jarduteko moduak eta baldintzak), arrazoi bakarra hau da: sentsoreren baten edo kameraren konexioa galdu egin dela. 
Egin proba hau konexioa berreskuratzeko: 

- begiratu zure bideratzailea piztuta dagoen.

- begiratu WiFiaren pasahitza aldatu duzun.

- begiratu unitate zentraleko Z-Wave sare-argia piztuta dagoen.

- begiratu kameran edo sentsoreetan argiren bat piztuta dagoen, arazoren baten adierazgarri.

- itzali eta piztu kamera berriro.

- berrabiarazi sentsorea Horretarako, sakatu sentsoreko Z-Wave botoia 20 segundoz, botoiak keinu egin arte.

- bideratzailea mugitu baldin baduzu, begiratu kamerara WiFi-aren seinale nahiko iristen den.

- kamera edo sentsoreren bat mugitu baldin baduzu, jarri berriro hasieran zeuden posizioan.

- begiratu kamera ondo entxufatuta dagoen, entxufea ondo dabilen eta sentsoreek behar adina pila baduten.

 

 

Mugimendu-sentsorearen aurretik hainbat aldiz pasatu naiz, eta batzuetan bakarrik abisatzen dit. Zergatik ote?

Presentzia-sentsoreek honela funtzionatzen dute: 

- mugimenduren bat izaten denean, zerbait edo norbait paretik pasatu delako, sentsorea aktibatu egiten da, eta programatutako ekintza, exekutatu (jakinarazpena bidaltzen da, pizteko edo itzaltzeko erregela bat aktibatzen da, grabazio bat martxan jartzen da, eta abar).

- sentsorea zain geratzen da, zortzi minutuz, eta ez da berriro aktibatzen epe hori igaro arte, beste mugimenduren bat izaten bada ere.

- zortzi minutu pasatu ondoren, sentsorea berriro egongo da ?alerta? egoeran, eta beste mugimenduren bat izaten bada, sentsore horretarako programatutako funtzioa berriro egiten du.

Hori dela eta, lehen abisutik zortzi minutuak igaro bitartean sentsorearen aurretik pasatzen bazara, ez dizugu abisurik bidaliko, joko baitugu dagoeneko abisua jaso duzula edo erregelak bere lana egin duela; hartara, ez gara ibiliko zu etengabe eragozten. 
Zortzi minutu pasatu ondoren, berriro abisatuko dizugu. Beharbada, sentsorea gaizki dabilela irudituko zaizu, baina ez kezkatu, ondo dabil eta: sentsorearen aurretik norbait edo zerbait etengabe igarotzean behin eta berriz deirik ez jasotzeko da abisua.

 

 

Argi gorri bat piztu zait kameran. Zergatik ote?

Konektibitate-galera adierazten du argi gorriak. Egin proba hau konexioa berreskuratzeko:

- begiratu zure bideratzailea piztuta dagoen.

- begiratu WiFiaren pasahitza aldatu duzun.

- berriro itzali eta piztu kamera.

- bideratzailea mugitu baldin baduzu, begiratu kamerara WiFi-aren seinale nahiko iristen den.

- kamera mugitu baldin baduzu, jarri berriro hasieran zegoen posizioan.

 

 

Argi gorri bat piztu zait sentsoreetan. Zergatik ote?

Konektibitate-galera adierazten du argi gorriak. Egin proba hau konexioa berreskuratzeko:

- begiratu zure bideratzailea piztuta dagoen.

- Begiratu unitate zentraleko Z-Wave sare-argia piztuta dagoen.

- Berrabiarazi sentsorea Horretarako, sakatu sentsoreko Z-Wave botoia 20 segundoz, botoiak keinu egin arte.

- unitate zentrala mugitu baduzu, ipini hasierako posizioan.

- kamera mugitu baldin baduzu, jarri berriro hasieran zegoen posizioan.

 

 

Ez da argirik pizten nire sentsoreetan. Zergatik ote?

Bateria agortuta dagoela adierazten du argirik ezak. Begiratu pilak kargatuta dauden.

 

 

Argi bat bera ere ez dago piztuta unitate zentralean. Zergatik ote?

Arazoren bat dagoela adierazten du argirik ezak. Egin proba hau argiak pizteko:

- begiratu dagokion posizioan dagoen atzeko aldeko elikatzearen etengailua.

- begiratu elikatze-kablea behar bezala dagoen konektatuta gailura eta entxufera.

- saiatu unitate zentrala beste entxufe batean konektatzen.

 

 

Sentsore baten eta unitate zentralaren arteko Z-Wave konexiorik gabe geratu naiz? Zer egin dezaket?

Sentsore baten eta unitate zentralaren arteko Z-Wave konexiorik gabe geratu bazara, egin proba hau:

- berrabiarazi sentsorea Horretarako, sakatu sentsoreko Z-Wave botoia 20 segundoz, botoiak keinu egin arte.

- piztuta baldin badago unitate zentraleko Z-Wave adierazlearen argia, itzali elikatze-kablea, itxaron 10 segundo eta berriro konektatu elikatze-kablea. Azkenik, piztu unitate zentrala, etengailuaz.

 

 

Unitate zentrala deskonektatuta dagoela adierazten dit webguneak. Zer egin dezaket?

Begiratu unitate zentrala sarera behar bezala konektatuta dagoen, eta bideratzailea piztuta. Hala badaude, berrabiarazi unitate zentrala. 
Horretarako, itzali unitate zentrala 10 segundoz, eta, ondoren, piztu berriro. Handik minutu batzuetara martxan izango da berriro, eta konektatuta dagoela adieraziko dizu webguneak.

Cookieen politika

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia.

Onartu