Atzerrian baldin banago, funtzionatzen du zerbitzuak?
Funtzionatzen du, baina baliteke atzerapena egotea (5 minututik hasi eta 2 egunera bitartekoa) zure gastua kontabilizatzeko. Nazioarteko operadoreak zure deien informazioa bidaltzeko behar duen denboraren araberakoa da hori. Hori dela eta, mugara iritsi arren, denbora-tarte horretan ezin dizugu horren berri eman, ez eta zerbitzua blokeatu ere.