Jatorrizko bertsioan ikusi nahi ditut filmak eta telesailak. Nola alda dezaket edukiek lehenetsita duten hizkuntza?
Filmetako eta saioetako hizkuntza lehenetsia gaztelania izateko dago konfiguratuta 4K deskodetzailea. Lehenespenez filmak eta telesailak jatorrizko bertsioan ikusi nahi badituzu (betiere hori posible denean), hau egin behar duzu:
- Sartu "Ezarpenak" ("Ajustes") menura
- Han, hautatu "Hizkuntza" ("Idioma")
- "Hizkuntza" ("Idioma") barruan, hautatu "Audio lehenetsia" ("Audio por defecto").
- Hautatu zer hizkuntza lehenetsi nahi duzun saioak ikusteko.