Skip to main content

Nola aktibatzen da gurasoen kontrola?

Gurasoen kontrola aktibatzeko, dagokion aukera hautatu behar duzu pantailaren goiko eskuineko aldean dagoen 3 ikonoko menuan. Guraso-kontrola zehaztu gabe dagoenean desblokeatuta ageri den giltzarrapo bat da ikonoa. Erabiltzaileak adingabeak badira edukietarako sarbidea blokeatzeko balio du gurasoen kontrolak. Helduentzako eduki gisa (pornografikoa) sailkatutako edukia blokeatzeko ere erabiltzen da. Kontrol horrekin, filmen sailkapen-kategoriaren arabera blokeatzen dira edukiak. Kontuan izan edukiaren hornitzaileak filmari ezarri dion sailkapenaren arabera funtzionatzen duela gurasoen kontrolak. Beraz, ez da Euskaltelen ardura aplikazioan ageri diren edukiak sailkatzea. Gurasoen kontrola aktibatzeko, aplikazioak pasahitz bat eskatuko dizu. Aplikaziora sartzeko erabiltzen duzun pasahitz bera da.

Cookieen politika

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia.

Onartu