Zer da Roaming-a, Roaming IN-a eta Roaming OUT-a?
Atzerrian zaudela deiak egiteko aukera ematen du roamingak. Horren bi kontzeptu desberdin azalduko zaizkizu fakturan: roaming in-a eta roaming out-a.
- Roaming in-a: atzerrian zaudela jasotzen dituzun deiak.
- Roaming out-a: atzerrian zaudela egiten dituzun deiak.
Atzerrira joan aurretik, begiratu roaming zerbitzua aktibatua duzun, Bezeroaren Gunera sartuta:
a. Sartu PRODUKTUAK atalean eta hautatu roaming-zerbitzua aktibatu nahi duzun mugikorreko linea.
b. Sakatu AKTIBATU ZERBITZUAK eta hautatu ROAMING-a.
c. Azkenik, aski duzu adieraztea deietarako eta/edo datuetarako roaming-zerbitzua nahi duzun aktibatu.